XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egia aitortzekotan, Ixaka hura nor zen ez zekien gutako inork.

Prentsako azalpenak irakurri ondoren konturatu ginen senton hura Gipuzkoako abertzaletasunaren aita izana zela, eta urte pila pasa zuela deserrian, bera ere Franco hil zai... Ez genekien.

Eta Markoxen esana, beraz, gogortxoegi iruditu zitzaidan.

Gogortxo bakarrik.

Leporaino ginen zaharren trabez eta ukazioez: zaharrak, zaharrak... hobe litekek gazteei bidea libro utzi.

Egia bide zen, nolanahi ere, ihesaldi orokorrarena: aspaldi hartan ez ikusitako aurpegiak, berriro ikusten ziren Hendaian, paseiari: Maddi-renean, Hendayaisenean, Chitaenean, Océanicenean, bazter guztietan, Hegoaldeko errefuxiatuak erruz ageri, nagusi erabat.

Hendaiarrak berak ozta-ozta irteten baitira etxetik.

Hegoaldekook maite dugu baxoerdika ibiltzea.

Iparraldekoek aski dute Intervilles bat telebistan etxen begiratzea. Frantsesek hori egiten baitute....

Lagunekin lasai tabernaz taberna berriro ibili ahal izatea, euri jasa gaitzek bustirik ere, zoragarri iruditu zitzaidan, bizkorgarri, bizi-iturburu.

Gertatutakoak oro, atzean utzita, lokamuts hits gisa ezabatzen bide ziren.

Hondar-gainen gau eta egun zegoen pizturik irratia.

Zai geunden denok, dudarik ez.

Hots, ostegunean, Abenduaren 20ko goizean, sekulako garrasi mordo batek estali zuen irratiaren soinua: ....

Malkoak nabaitu ditut begietan.

Ez bat eta ez bi, erdi aldera abiatu gara multzotan.

Zertarako? Ez genekien.

Jendea ikusi nahi genuen; (...).